Ingurua

Urdaibai

Urdaibai eta Urkiolako parke naturalaren artean kokatuta dago; leku pribilegiatua, zalantzarik gabe.

Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuen Unescok 1984an, Europako hezegune garrantzitsuenetako bat izateagatik eta bere habitat aberastasunagatik.

Itsasoak izaten dituen gorabeherak direla eta, ingurua asko aldatzen da, hondartzak txikitik handira pasatzen dira, itsaso zabala egondako lekuan hareatza handia ikusten dugu urak marrazturiko errekastoz josita… benetan paisaia zoragarriak daude.

Urkiola

Urkiola 1989an izendatu zuten Parke Natural, bertako baliabide natural garrantzitsuak mantentzeko asmoz. Parkea Aramotz eta Arangio mendizerrek eta Durangaldeako mendiek osatzen dute.

Urkiolako paisaia oso aberatsa da, Euskal Herri mailan kalitate handikoa eta Atlantikoko eremuko mendiei dagokienez, guztiz adierazgarria.

Produktuak

Hemen egonda, nola ez aprobetxatu bertako produktu tipikoez gozatzeko? Ez galdu aukera lurrak eta naturak emandako kalitatezko jaki eta edariak dastatzeko. Horien artean aipagarriak dira Maume auzoko Idiazabal gazta eta Oxinbaltzako txakolina (Bizkaiko txakolinaren upategia eta mahastiak).