Nor gara

Historia

Astei 1996an sortu zen, Resuk bere amaren jaiotetxea erosi eta konpondu zuenean. Jatetxea 1999an inauguratu zen; ordurako, Resuk 10 urte zeramatzan Gernikako erdiguneko Arrien jatetxean lanean eta aurretik Zimelan egondakoa zen, 1981etik.

Jpeg

Hurrengo urtean bere alaba Uritz Leioako ostalaritza eskolan matrikulatu zen eta Jatetxe arloko Zerbitzuen goi mailako zikloa egin zuen. Horren ostean prestakuntza jasotzen jarraitu zuen Artxandako ostalaritza eskolako ikastaroen bidez. 2011n, Basque Culinary Center inauguratu zenean, bertan egin zuen ostalaritza-enpresetako kudeaketa eta berrikuntza masterra.

Gure egitekoa

Astei natura-gune paregabe batean dago, Urdaibai eta Urkiolako parke naturalaren artean. Inguru benetan aproposa da edozein motako ospakizunetarako. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula ere, etxean bezala sentituko zara.

  • Familiakoak. Bataioak, jaunartzeak, ezkontzak, lehengusu-bazkariak, lagunartekoak…
  • Enpresa bazkariak. Gure aldetik lasaitasuna, profesionaltasuna eta diskrezioa izango dituzu.
  • Eguneko menua. Aparkaleku handia eta zerbitzu azkarra.

Gure sabai altuko jantokietatik inguruaren bista ederrez gozatzeko aukera dago, eta neguan, gainera, beheko suaren gozotasunaz. Horretaz gain, udan zein neguan, eguraldiak lagunduz gero eta bezeroek hala nahi dutenean, otorduak terrazan egiteko aukera dago.

Gure ikuspegia

Gure pasioa, gogoa eta motibazioa bezeroarengana orientatuta daude erabat.

Astei bezeroaren beharrizanetara egokitzen da. Ordutegiak malguak dira; bazkariak ematen ditugu eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte; mendizale eta naturazaleentzako hamarretakoak, askariak eta afariak edozein ordutan eta edozer gauza: plater konbinatuak, haurrentzako menuak, menu bereziak, karta, pikatzeko mokaduak…

Sukaldaritza

Bertako, sasoiko eta batez ere kalitatezko produktu freskoak erabiltzen ditugu gure plateretarako, betiere mimo handiz prestatuta. Gure asmoa produktu bakoitzaren propietate organoleptikoak baliatu eta onurak sustatzea da. Espezialitatea: egur-labean erretako arkumea.